Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak alebinen eta haurren Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten herenegun, larunbata, Bergaran (Gipuzkoa). Goizean, haurren mailako txapelketa jokatu zuten, eta bi taldek uztaiekin egin behar izan zuten ariketa. Talde bat –Zubiberri 2– laugarren sailkatu zen, eta bestea –Zubiberri 1–, bosgarren. Era berean, banaka ere aritu ziren bi taldekide: Leire Garcia txapelduna izan zen sokarekin egindako ariketan, baita Naroa Epelde ere; azken horrek uztaiarekin egin zuen lan. Binaka ere onenak izan ziren Garcia eta Epelde.
Arratsaldean jokatu zuten alebinen txapelketa. Talde batek bi ariketa egin behar izan zuten; lehena, esku librekoa izan zen, eta bigarrena, pilotarekin egin beharrekoa. Xabier Munibeko taldea txapeldunordea izan ez, eta Bizilore taldea zortzigarrena. Bestalde, Eire Segurolak eta Helene Murilok banakako txapelketa jokatu zuten. Segurolak esku libreko ariketa osatu behar izan zuen, eta Murillo sokarekin arituko da. Biek bigarren postua eskuratu zuten. Aldiz, taldeka ere txapeldunordeak izan ziren gimnasta azkoitiarrak.