Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea Donostian arituko da asteburuan. Larunbatean, arratsaldez, alebin mailako txapelketaren lehen faseko proba jokatuko dute han, eta igandean, goizez, haurren mailako lehen faseko lehia.
Zubiberriko alebin mailako hiru taldek parte hartuko dute han, hain zuzen, Floreaga Ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako eta Bizilore Eskola Aktiboko partaideek. Hiru pilota eta bi esku libre modalitatean arituko dira Floreagako Keila Tay de la Gala, Ramatoulage Diallo, Naia Aizpurua, Aroa Juaristi, Maialen Rodriguez eta Ane Goitisolo (ordezkoa).
Bestalde, hiru pilota eta hiru esku libre modalitatean arituko dira Xabier Munibeko eta Biziloreko taldeak. Xabier Munibeko taldea osatuko dute Oihane Epeldek, Maialen Saenzek, Haizea Astigarragak, Helene Murillok, Nahikari Merak, Intza Elortzak eta Eire Segurola nahiz Itsasne Mendizabal ordezkoek. Biziloreko taldean ariko dira, berriz, Arette Hernandez, Araitz Borda, Aiora Larrañaga, Garazi Sudupe, Camila Granados, Intza Arregi eta Aiuri Ezkerra nahiz Irati Garmendia ordezkoak. Eire Segurolak, berriz, esku libreen modalitatean parte hartuko du bakarka.
Igandean, haurren mailako lehen faseko proba jokatuko dute Zubiberriko kideek Donostian. Bi taldek parte hartuko dute han. Talde bat Nora Arozenak, June Ibarmiak, Iraide Urangak, Naia Ibañezek, Janire Camposek eta Naroa Epelde nahiz Leire Garcia ordezkoek osatuko dute. Bigarren taldea, berriz, Ane Illarramendik, Maite Rodriguezek, Eider Barrenak, Jone Arzuagak eta Ania Alberdik osatuko dute. Bi taldeak bost uztaien modalitatean arituko dira lehian. Dena den, Leire Garciak bakarkako lana ere egin beharko du sokarekin.