Azkoitiko Zubiberri gimnastika erritimikoko neskek emaitza onak eskuratu zituzten atzo, igandea, Getxon (Bizkaia). Banakakoan zein taldeka podiumera igotzeko moduan izan ziren neskak.
Nagusien mailan, Ainhize Azpiazuk uztaiaren proban lehen postua eskuratu zuen Getxon. Banakakoan, berriz, Leire Garciak haurren mailako lehen postua eskuratu zuen pilotarekin egindako ariketan.
Bestalde, zilarrezko domina eskuratu zuen haurren mailako taldeak. June Ibarmiak, Nora Arozenak, Afrika Peñak, Iraide Urangak, Naroa Epeldek eta Naia Ibañezek bost uztairekin egindako proban eskuratu zuten bigarren postua.