Zubiberriko infantilak Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2017ko mai. 18a, 11:59

Joan den larunbatean Ordizian Gipuzkoako gimnastika erritmikoko txapelketa jokatu zuten.

 

Maiatzak 13, larunbata, Ordiziako Majori polikiroldegian gimnastika erritmikoko Gipuzkoako alebin eta infantilen txapelketa ospatu zen. Bertan parte hartu zuten Zubiberri klubeko infantilak bakarka naiz taldeka. Goiz zoragarria izateaz gain hainbat sarirekin itzuli ginen etxera. Honakoa izan zen lortutako sailkapena:

Taldeka

-Infantil 1 (5 uztai): 6.postua lortu zuten (Naroa Alberdi, Zihara Oñederra, Maren Casa, Sara Larrañaga, Paula Espinosa, Maddi Villalain).

-Infantil 2 (5uztai): 1.postuan geratu ziren (Itsaso Soraluze, Mirari Iturbe, Laura Alberdi, Eider Caballero, irati Arambarri, Aitana Sanchez).

Banaka

-Aitana Sanchez uztaiarekin 1.postua lortu zuen eta pilotarekin berriz 5.postuan geratu zen. Orokorrean aldiz 2. postuan geratu zen.

Ekipoka

- Maddi Villalain (uztaia) (2. postua) eta Paula espinosa (Pilota) (1.postua), orokorrean 1.postua lortu zuten.

-Mirari Iturbe (uztaia) (4.postua) eta Laura Alberdi (Pilota) (7.postua), orokorrean 6.postua lortu zuten.

 

Datorren asteburuan Cadete, Jubenil eta Seniorren txanda izango da Ipuruako polikiroldegian. ANIMO NESKAK!!!

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide