Gimnastika erritmikoko andramaixetako III. erakustaldia irailaren 7an egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Gimnastika erritmikoko hirugarren erakustaldia gaur, irailak 7, izango da herriko plazan, 19:00etan.

 

Abuztuaren 15ean, Andramari egunean, euriagatik ezin izan zuten erakustaldia eman, eta ondorioz, asteazkenean egitea erabaki dute Azkoitiko gimnastek, udari amaiera on bat emateko. 

Hainbat eratako muntaiak egingo dituzte, taldeka eta banaka, hainbat aparatu erabiliz. Horrez gain, dantzekin gozatzeko aukera izango dute ikusleek.

Denok zaudete gonbidatuta ekitaldi hau ikustera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide