Ikasturte hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Zubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Abian da Azkoitiko gimnasia erritmikoko 2015-16 ikasturtea.

 

Azkoitiko ZUBIBERRI gimnasia erritmika klubeko seniorrak gara, eta ikasturte hasierarekin batera, orrialde honi hasiera emango diogu. Hemendik aurrera, Maxixatzenek luzatu digun txoko honetan idazteko zortea dugu. Bertan gure ilusio osoz helaraztea gustatuko litzaiguke gure ikasturtean izango ditugun ekitaldi zein leihaketa guztiak: nork hartuko duen parte, zer moduz joan den, eta abar.

Gainontzeko zenbait kirolen artean ez da oso ikusia gurea. Hori dela eta, erakutsi nahiko genuke kirol honek ere bizirik jarraitzen duela eta jende asko dagoela gu bezala kirol honenganako grina duena.

Espero dugu zuen intereseko informazioa izango dela eta ea denon artean kirol hau sustatzea eta azaleratzea lortzen dugun.

Aldez aurretik eskerrak Maxixatzeni, eta laister arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide