Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan izango dira Zubiaurre igeri elkartekoak

Benjamin mailako igerilariei zuzendutako lehiaketa da Bergarakoa, eta Zubiaurreko 2011ko nahiz 2012ko mutilek parte hartuko dute saioan.

Igandean, maiatzak 21, Bergaran (Gipuzkoa) dute hitzordua Zubiaurre igeri elkarteko igerilariek. Hitzordu berezia izango da hau, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatuko baita han, Igerilari Osoa deiturikoa. Parte hartzaile bakoitzak estilo guztietako probak lehiatuko ditu, eta puntuazio sistema bidez, sailkapen orokor bat egingo dute.

Benjamin mailako igerilariei zuzendutako lehiaketa da Bergarakoa, eta Zubiaurreko 2011ko nahiz 2012ko mutilek parte hartuko dute saioan.

Proba hauek jokatuko dituzte:

  • Goizez, 50 tximeleta, 100 bizkar eta 4×50 libre.
  • Arratsaldez, 100 bular, 100 libre eta 4×50 estiloak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide