Asteburuan, Nora Mateosek eta Olaia Gaitanek Gipuzkoako selekzioak Tarbesen (Frantzian) jokatuko duen txapelketan parte hartuko dute. Zubiaurreko bi igerilariek launa proba jokatuko dituzte: Mateosek 50 tximeleta, 50 bular, 50 libre eta 100 bular probak egingo ditu. Gaitanek, berriz, 50 tximeleta, 50 libre ,100 libre eta 100 bizkar.
Gipuzkoako beste klubetako igerilariekin batera asteburu ederra pasatzeko aukera izango dute biek.
Gozatu eta zorte on bioi!