Zubiaurre igeriketa elkarteko Olaia Gaitan, Eñaut Alberdi eta Paule Goenaga gustura dira asteburuan Getxoko (Bizkaia) Fadura igerilekuan ospatu zen Euskal Herriko neguko txapelketan bizitakoarekin eta lortutakoarekin.
Euskal Herriko txoko ezberdinetako igerilariekin partekatutako bi egun izan dira. Bakoitzak bere markak hobetzea helburu jarrita, esperientzia eta lehia bikaina biz izan dituzte han . Lan txukuna egin dute hirurek, eta emaitzei dagokienez, hiru domina eskuratu dituzte. Gaitanek bi domina eskuratu ditu: zilarrezkoa 100 metro bizkar estiloan, eta brontzezkoa, 50 metro libre proban. Goenagak, berriz, zilarrezko domina lortu du 50 metro bizkar proban.