Txantxiku Saria, Gipuzkoako Open Saria eta Gipuzkoako Udako XII. Saria jokatuko dituzte asteburuan Zubiaurreko igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeri elkartea 2022ko maiatzaren 31

Taldeko gazteenek XXXIII. Txantxiku Saria dute Oñatin (Gipuzkoa), eta ifantil-junior-absolutu mailakoek Gipuzkoako Udako XII. Saria jokatuko dute, larunbatean, Andoainen (Gipuzkoa), eta V. Gipuzkoako Open Saria, larunbatean eta igandean, Donostian.

Ikasturte amaiera ate-joka dugu, eta, ohi bezala, ekaineko lehen asteburua igeriketa jardunaldiz beteta dator. Zubiaurre igeriketa klubak hiru hitzordu izango ditu:

  • XXXIII. Txantxiku Saria dute, Oñatin, larunbatean (ekainak 4): 15:30ean hasiko da lehiaketa Zubikoa kiroldegian, eta igerilariek 14:30erako bertan egon beharko dute. Ez da ikuslerik egongo harmailetan. Ikusi serieak hemen.
  • Gipuzkoako Udako XII. Saria, Andoainen, larunbatean (ekainak 4): 15:30ean hasiko da lehiaketa Allurralde kiroldegian, eta igerilariek 14:30erako bertan egon beharko dute. Zubiaurreko igerilariei 15:00etatik 15:25erako tartea egokitu zaie beroketak egiteko. Ikusi serieak hemen.
  • V. Gipuzkoako Open Saria, Donostian, larunbatean eta igandean (ekainak 4 eta 5):  09:30ean hasiko da goizeko saioa, eta 16:30ean arratsaldekoa, Pako Yoldi kiroldegian. Igerilariek 08:30erako egon beharko dute han, beroketei ekiteko. Ikusi serieak hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide