Ikasturteari amaiera emateko, lau hitzordu ditu Zubiaurre igeriketa klubak

Taldeko kirolari gazteenek lau hitzordu dituzte aurretik. Ekaineko lau asteburutan ospatuko dituzte horiek.

Urtero bezala, Zubiaurre igeriketa klubak jai giroan emango dio amaiera ikasturteari, eta horretarako, pandemia aurreko ohiturak berreskuratuko ditu. Horien guztien xehetasunak aurrerago zabalduko ditu klubak. Taldeko gazteenek honako lau hitzordu hauek izango dituzte ekainean:

  • Ekainak 4: Txantxiku Saria, Oñatin (2010 -2013 eta 2009ko mutilak)
  • Ekainak 10: San Andres Saria, Azkoitian, 15:30ean hasita (2010 -2013). Ondoren, klubeko kide guztiek merienda egingo dute Elkargunean.
  • Ekainak 18-19: Gipuzkoako Alebinen Sariketa Nagusia (2008-2009 mutilak eta 2010-2011 neskak)
  • Ekainak 22: Gamarrara irteera (ibilaldiari buruzko oharra aurrerago zabalduko du klubak)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide