Olaia Gaitanek infantil mailako Espainiako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko du Cadizen

Olaia Gaitan, Zubiaurreko igerilaria.

Gaurtik igandera bitartean aritu beharko du igerilari azkoitiarrak Cadizen. Hainbat probatan parte hartuko du Gaitanek.

Olaia Gaitan Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak infantil mailako Espainiako Neguko XLI. Igeriketa Txapelketan parte hartuko du asteburuan, Cadizen (Espainia). Gaurtik, martxoak 10, igandera, martxoak 13, bitartean izango da lehiaketa, eta Gaitan ondorengo probatan arituko da: 50 libre eta 100 nahiz 200 bizkar.

Honako lotura honetan ikus daitezke egin beharko dituzten serieak eta orain arteko emaitzak. Zubiaurreko kide guztion izenean, zorte on eta gozatu aukera, Olaia!

Bestalde, taldeko benjaminek herrian bertan duten hitzordua larunbatean. Bejamin Testa eta KZL Ligako 3. jardunaldia jokatuko dituzte Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan, 16:00etan hasita. Hona hemen serieak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide