Emaitza bikainak lortu dituzte Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek Euskal Herriko Infantil Mailako Neguko Txapelketan, Tolosan (Gipuzkoa): urrezko bi domin eta brontzezko hiru eskuratzeaz gain, Euskal Herriko Udako Txapelketarako eta Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu dute igerilariek.
Halaber, Neguko Txapelketan parte hartu duten bost igerilari azkoitiarrek –Nora Mateos, Nora Alkorta, Olaia Gaitan, Eneko Larrañaga eta Jurgen Larrañaga– lortu dute beraien marka pertsonalak hobetzea.
Horra, emaitzak:
- Olaia Gaitan: lehenengo postua 100 bizkar eta 50 libre probetan, eta hirugarrena 200 bizkar proban. Espainiako Txapelketarako sailkatu da bi probatan.
- Nora Mateos: bigarren postua 100 bular eta 100 estiloak probetan.
- Nora Alkorta: Euskal Herriko Udalako Txapelketarako gutxieneko denbora, bi probatan.
- Eneko Larrañaga: Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko denbora, bi probatan.
- Jurgen Larragaña: Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko denbora, proba baten.