Zubiaurreko bost igerilarik parte hartuko dute Euskal Herriko Infantil Mailako Neguko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Zubiaurre Igeriketa Klubeko bost igerilarik lortu dute infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketara sailkatzea: Nora Mateosek, Nora Alkortak, Olaia Gaitanek, Eneko Larrañagak eta Jurgen Larrañagak.

Tolosako (Gipuzkoa) Usabal kiroldegian izango da lehiaketa datorren asteburuan, larunbatean eta igandean. Goizeko probak 10:00etan hasiko dira, eta arratsaldekoak 17:00etan. Beroketak, berriz, 08:15ean eta 15:15ean hasiko dira.

Ondorengo probatan parte hartuko dute azkoitiarrek (Serieak):

  • Nora Alkorta: 100 libre, 200 libre eta 50 libre.
  • Nora Mateos: 100 estiloak, 100 libre eta 100 bular.
  • Olaia Gaitan: 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 libre.
  • Jurgen Larrañaga: 100 tximeleta, 100 libre eta 50 libre.
  • Eneko Larrañaga: 200 libre, 100 libre eta 50 libre.

Zorte on guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide