Azpeitian eta Legazpin izango dira bihar Zubiaurreko igerilariak

Bi hitzordu ditu bihar, larunbata, Zubiaurre Igeriketa Klubak. Batetik, joan den urtarrilaren 15ean COVID-19a dela eta ezarritako murrizketen ondorioz Legazpin (Gipuzkoa) bertan behera geratu zen Benjamin Testa eta KZL-ko 2. jardunaldia egingo dira. Aste honetan Eusko Jaurlaritzak Eskola Kiroleko ekintzak berriro abian jartzea erabaki du, eta, beraz, taldeko gazteenak berriro lehiatzeko moduan izango dira.

Azpeitian, berriz, Alebin Mailako Teknifikazio Saria jokatuko da, igerilekuan. Azpeitiko txapelketa goizez (10:00) eta arratsaldez (16:00) izango da, eta Legazpikoa arratsaldez (16:00). Beti bezala, igerilariek ordubete lehenago egon beharko dute igerilekuetan, beroketei ekiteko. Bai Azpeitian eta bai Legazpin ikusleak egon ahal izango dira, osasun neurriak errespetatuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide