Olaia Gaitanek Castelloko Nazioarteko Igeriketa Sariketan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Olaia Gaitan igerilaria.

Olaia Gaitan Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak Castelloko Castalia Nazioarteko XVIII. Sariketan parte hartuko du, Euskadiko Igeriketa Federazioak deituta. Abenduaren 3tik 6ra jokatuko dute txapelketa, Castelloko udal igerileku olinpikoan, eta igerilari azkoitiarrak hiru probatan arituko da: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar.

Infantil, junior eta senior mailako 37 igerilari hautatu ditu Euskadiko Federazioak. Datorren ostiralean abiatuko dira guztiak elkarrekin Donostiatik.

Castelloko Castalia Nazioarteko Sariketa streaming bidez ikusteko aukera izango da, lotura honetan.

Zorte on eta gozatu, Olaia!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide