Igeriketako Neguko Liga Probintzialaren bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Elkargunean

Azkoitian bertan dute hitzordua larunbat honetan Zubiaurre Igeriketa Klubeko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariek, Elkargunean jokatuko baita Neguko Liga Probintzialaren bigarren jardunaldia.

10:00etan hasiko da lehiaketa, eta ohi bezala, ordu erdi lehenago bertan egon beharko dute igerilariek, beroketak egiteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide