Zubiaurre Master taldeko hamalau igerilarik parte hartu dute ur irekietako Oceanman proban

Mundu osoko 600 igerilarik baino gehiagok parte hartu zuten Oceanman proban, eta ur irekietako proba ezagunenetakoa da. Maiatzetik abendura bitartean, mundu osoko hamahiru herrialdetan egiten den lehiaketa da, besteak beste, Mexikon, Thailandian, Grezian, Italian, Ekuadorren, Turkian, Ukrainan, Indonesian edota Zipren. Zubiaurre Master Taldeko kideek emaitza onak eskuratu dituzte.

Zubiaurre Master Taldeko hamalau igerilarik parte hartu zuten, joan den igandean, Oceanman ur irekietako nazioarteko proba ezagunean, Benidormen (Alacant, Herrialde Katalanak).

Hiru proba ezberdin hartzen ditu lehiaketak –10 km-ko zeharkaldia, 5 km-koa eta 1,5 km-koa–, eta hiruetan izan ziren Zubiaurreko ordezkariak. Bikain aritu ziren proba guztietan, eta emaitza onak eskuratu zituzten. Horra, aipagarrienak:

  • 10 km-ko proba:
    • Unai Amenabar, 2. postuan –bere kategorian–.
    • Ihintza Urain, 3. postuan –bere kategorian–.
  •  5 km-ko proba:
    • Janire Arrieta, 1.go postuan –bere kategorian–.
    • Ainara Urbina, 2. postuan –bere kategorian–.
    • Jone Garate, 3. postuan –bere kategorian–.
    • Xabier Galdona, 2. postuan –bere kategorian–.
    • Bittor Elizalde, 3. postuan –bere kategorian–.
  • 1,5 km-ko proba:
    • Pello Benitez, 3. postuan –urteen araberako kategorizaziorik gabe–.

Aho zapore ezin hobearekin itzuli ziren etxera guztiak, Zubiaurre Master Taldearen maila onean dagoela erakutsita. Hurrengo itsas zeharkaldirako prestatzen ari dira, jada.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide