Zubiaurre Master igeriketa taldearen denboraldi berria, abian

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Edozein zalantza edo galdera argitzeko, bidali mezu bat zubiaurremasterrak@gmail.com helbidera, eta lehenbailehen erantzuten ahaleginduko gara.

Zubiaurre Master igeriketa taldeak gaur, irailak 13, abiatuko du 2021-2022 denboraldia. Aurreko urteetan bezala, astelehenetik ostiralera, 20:45etik 21:45era, izango dira igeriketa saioak, eta 18 urtetik gorako herritar orok du taldera batzeko aukera.

Lau urte beteko dira taldea martxan jarri zenetik, eta urtez urte sendotzen ari den proiektua da masterrena. Aurrera begira ere, hamaika erronka ditugu. Gure bidelagun izan nahi baduzu, zatoz gurekin igeri egitera. Igerilekuko ateak zabal zabalik daude!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide