Zubiaurre Igeriketa Klubeko bederatzi kidek lortu dute haurren edo infantil mailako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketara sailkatzea, jardunaldi ezberdinetan gutxieneko denborak egin ondoren. Galdakaoko (Bizkaia) Urreta kiroldegian izango da lehiaketa, bihar eta etzi –uztailak 3 eta 4–.
COVID-19a dela eta, publikorik gabe jokatuko da txapelketa. Goizeko jardunaldiak 10:15ean hasiko dira, eta arratsaldekoak, 16:00etan. Beti bezala, igerilariek ordubete lehenago bertan egon beharko dute, beroketak egiteko.
Ondorengo igerilariek hartuko dute parte (Serieak):
- Nora Alkorta: 100 tximeleta
- Jare Goenaga: 100 eta 200 bizkar
- Nora Uzin: 100 estiloak
- Nora Mateos: 100 eta 200 bular, eta 100 estiloak
- Olaia Gaitan: 100 eta 200 bizkar, eta 50 libre
- Nora Arozena: 200, 100 eta 50 libre, eta 100 estiloak
- Eneko Larrañaga: 200 libre
- Jurgen Larrañaga: 400 estiloak
- Urko Olaizola: 100 eta 200 bizkar
Zorte on guztioi!