Zubiaurre igeriketa elkarteko zuzendaritzak ezohiko batzar orokorra deitu du biharko, hilak 28. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da bilera, 19:00etan hasita, eta ondorengo gaiak landuko dituzte bertan: denboraldiko ekintzen errepasoa eta balantze ekonomikoa, 2020-2021 denboraldiko ekintzen eguneraketa, zuzendaritza batzordea berritzeko prozesua eta datorren ikasturteko ordutegiak.
Osasun neurriak direla eta, batzarrera familia bakoitzeko kide bakarra joatea eskatzen da. Era berean, gogoratzen da musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango dela aretoaren barruan.