Zubiaurreko igerilariek Kontrol Txapelketa izango dute larunbatean, Oñatin

2020-2021 denboraldiko zazpigarren Kontrol Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Oñatiko Zubikoa kiroldegian (Gipuzkoa). Egun osoko jardunaldia izango da, eta Zubiaurreko Igeriketa Klubeko junior, absolutu eta haurren mailako igerilariek parte hartuko dute. 

Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 16:30ean. Ohi bezala, aurretik beroketak egin beharko dituzte igerilariek, eta COVID-19aren protokoloa kontuan izanda ezarri dituzten ordutegien arabera, azkoitiarrei ondorengo ordutegiak egokitu zaizkie beroketak egiteko: 08:40-09:15 eta 15:10-15:45. Ikusi serieak

Derrigorrezkoa izango da COVID-19arekin loturiko ohiko dokumentazioa aurkeztea, bai taldeetako arduradunek, baita igerilari bakoitzak ere. Bestalde, une oro, igerileku barruan izan ezik, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide