Zubiaurreko Igeriketa Klubeko igerilariek emaitza onak lortu zituzten Gipuzkoako Open Sarian, joan den asteburuan. Guztira, bost domina lortu zituzten Zubiaurreko igerilariek:
- Nora Mateosek, zilarrezko bi domina eta brontzezko bat.
- Olaia Gaitanek, brontzezko domina bat.
- Urko Sudupek, zilarrezko domina bat.
Horrez gain, Pello Benitezek hiru finaletara sailkatzea lortu zuen, eta Nerea Dominguezek eta Haritz Alberdik banatara. Hona hemen emaitza guztiak.