Zubiaurreko hamabi igerilarik parte hartuko dute Gipuzkoako Open Sarian

Egun osoko jardunaldiak izango dira; 09:30ean hasiko dira goizeko probak, eta 15:30ean arratsaldekoak.

Zubiaurre Igeriketa Klubeko junior, haur eta absolutu mailako hamabi igerilari sailkatu dira Gipuzkoako Open Sarian parte hartzeko. Datorren asteburuan, larunbatean eta igandean, dute hitzordua igerilari azkoitiarrek, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, eta hainbat probatan parte hartuko dute.

Hona hemen, serieak eta ordutegiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide