Nora Mateos igerilari azkoitiarrak, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, Gijongo Nazioarteko XXXIV. Sariketan hartuko parte (Asturias, Espainia). Datorren asteburuan, maiatzaren 22an eta 23an, izango da txapelketa, eta Zubiaurre Igeriketa Klubeko kideak 50 metro bular, 100 metro bular eta 200 metro bular probetan parte hartuko du (Serieak). Gainera, Gijongo jardunaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, lotura honetan.
Bestalde, Nerea Dominguez eta Pello Benitez igerilariek Euskal Herriko Selekzioen arteko Txapelketan parte hartuko dute larunbatean, Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan. Dominguez eta Benitez Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta joango dira. Dominguezek, 200 metro libre eta 400 metro libre probak lehiatuko ditu, eta Benitezek, 50 metro bular, 50 metro libre eta 100 metro libre probak (Serieak).
COVID-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako osasun neurri guztiak hartuta jokatuko dira bi txapelketak, eta, besteak beste, ez da ikuslerik izango.
Zubiaurre Igeriketa Klubaren izenean, zorte on hiruroi!