Haurren mailako Zubiaurreko neskak Legazpin arituko dira, igandean

Absolutu mailako V. Kontrol Txapelketa jokatuko dute datorren igandean, martxoak 28, Legazpin (Gipuzkoa).  Zubiaurre Igeriketa Klubeko haurren mailako neskek –2007an eta 2008an jaiotakoek– parte hartuko dute bertan.

Pandemia dela eta, orain arte, denboraldi honetan ez dute maila horretako neskek lehiatzeko aukerarik izan, eta, beraz, berezia izango da igerilari azkoitiarrentzat. 16:30ean hasiko da txapelketa, baina 15:15erako bertan egon beharko dute Zubiaurreko kideek, beroketei ekiteko.

Serieak

Animo neskak!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide