Aste Santuko opor-egunetan igeri-eskolak eta entrenamenduak martxan mantentzea erabaki du Zubiaurre Igeriketa Klubak, entrenatzaileek hala proposatuta.
COVID-19aren pandemia dela eta, ikasturte honetan denbora luzez egon dira igerilariak geldirik, eta mugikortasuna murriztuta dagoen honetan, gehienok oporrak herrian igaro beharko ditugunez, kirol ekintzari eustea lagungarria izango dela uste du igeriketa klubak.