Lan txukuna egin dute Zubiaurreko igerilariek Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Zubiaurre Igeriketa Klubeko hamalau igerilarik parte hartu zuten Eibarren (Gipuzkoa).

2020-2021 denboraldiko haur eta junior mailako III. Kontrol Proba jokatu zen joan den igandean, Eibarko Udal Igerilekuan. COVID-19aren pandemiak igeriketa jardunaldiak erabat baldintzatu dituen honetan, igerilariei beren maila neurtzeko balio izan zien Eibarren egindako txapelketak, eta lan txukuna eginda itzuli ziren guztiak etxera. Honako lotura honetan ikus daitezke emaitzak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide