Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haur eta junior mailako igerilarientzat marken kontrol-probak egin zituzten, larunbatean eta igandean, Irungo (Gipuzkoa) Azken Portu Igerilekuan. Espainiako txapelketara begirako jardunaldiak izan ziren, Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatuta, eta Zubiaurre Igeriketa Klubeko bost igerilarik parte hartu zuten: Nerea Dominguez, Urko Artola, Enaitz Osa, Joanes Txurruka eta Julen Ocio.
COVID-19aren pandemia dela eta, igeriketa proba ia guztiak bertan behera geratu dira, eta denboraldi honetan izan duten jardunaldi bakarrenetakoa izan da.
Horra, probak eta emaitzak:
- Nerea Dominguez 200 libre eta 800 libre
- Enaitz Osa 100 libre eta 50 libre
- Julen Ocio 100 tximeleta eta 200 estilotan
- Joanes Txurruka 100 bizkar eta 200 bizkar
- Urko Artola 50 libre eta 200 libre