Federatuen lehiaketak, berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

COVID-19 dela eta, ia zortzi hilabeteko etenaldiaren ondoren, abian dira, berriro, federatuen mailako igeriketa txapelketak. Irungo (Gipuzkoa) Azken Portu igerilekuan jokatu da denboraldiko lehen lehiaketa, eta bertan izan dira Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilari zaharrenak.

Larunbat eta igande arratsaldean izan ziren probak, eta denboraldiari neurria hartzen hasteko balio izan zien igerilariei.

Horra, emaitzak: larunbata eta igandea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide