2020-2021 denboraldirako izen-ematea zabaldu du Zubiaurre Igeri Elkarteak

COVID-19ak eragindako egoera berezi honek sortu ditzazkeen aldaketen menpe gauden arren, hurrengo denboraldira begira jarri nahi dugu. 2020-2021 denboraldia nola eta zein baldintzatan martxan jarriko dugun ez dakigu, baina urteroko urratsei jarraitzea erabaki dugu, eta ilusioz zabalduko ditugu berriro ateak kide berrientzat.

Lotura honetan klik eginda eman daiteke izena Zubiaurre Igeriketa Klubean, uztailaren 17ra arte.

Irailean, egoera zein den zehatz dakigunean, igeri elkartearen webgunean argitaratuko dugu informazio guztia. Batetik, talde berrien ordutegiak eta egutegia, eta bestetik, igeriketa-eskolaren baldintzak.

Animatu igeri ikasiaz ondo pasatzera!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide