Joan den asteburuan Gipuzkoako Neguko Sariketak jokatu ziren Bergaran eta Andoainen (Gipuzkoa). Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariak bertan izan ziren, eta emaitza onak lortu zituzten. Joanes Txurrukak Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora egitea ere lortu zuen, beste behin, bai Openerako, eta bai Junior mailako Udako Txapelketa Nagusirako. Euskadiko Txapelketarako sailkapena ere Zubiaurreko taldekide askok lortu zuten.
Ikusi emaitza eta probetako argazki guztiak, hemen.