Haur mailako Gipuzkoako Teknifikazio Saria jokatu zuten, joan den igandean, Azpeitiko Igerilekuan. Proba ezberdinetan hartu zuten parte Zubiaurre Igeri Klubeko igerilariek, bakarka zein errelebotan.
Gipuzkoa osoko igerilariak bildu ziren bertan, eta neguan egindako lanaren neurgailu gisa hartzen dute taldeek sariketa hau. Zubiaurrek emaitza txukunak lortu zituen. Besteak beste, hamar probatan Euskadiko Txapelketara sailkatzeko gutxieneko denborak egin zituzten taldekideek.
Ikusi emaitzak, hemen.