Azkoitiko eta Legazpiko proben ordutegiak

Zubiaurre Igeriketa Klubeko igerilariek zapatua, hilak 18, Azkoitian eta Legazpin (Gipuzkoa) jokatuko dituzte probak. Kimu mailakoek gaztetxoek 4. jardunaldia jokatuko dute Zubiaurre kiroldegian, eta benjamin mailakoek 2. jardunaldia, Legazpin.

Kimuek 15:00etarako igerilekuan egon beharko dute, eta 16:00etan hasiko da proba. Benjaminen proba, aldiz, 16:30ean izango da Legazpiko Bikuña kiroldegian, eta 15:30erako egon beharko dute haurrek bertan.

Honako lotura honetan ikus daitezke alebinen eta benjaminen serieak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide