Gipuzkoako Kopa jokatuko dute Zubiaurreko neska-mutilek, Irunen

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Datorren asteburuan, urtarrilak 11 eta 12, Zubiaurreko haur, junior, senior eta absolutuek, Irungo Azken Portu igerilekuan Gipuzkoako Kopa jokatuko dute.

Gipuzkoako Kopako igeri probak zapatuan eta igandean jokatuko dituzte, Irunen. Zubiaurre Igeri Elkarteko neska-mutilek ere parte hartuko dute txapelketan. Irungo Azken Portu kiroldegian jokatuko dute proba, eta zapatuan zein igandean bi saio jokatuko dituzte. Goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 16:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide