Urko Arregi klubeko igerilariak irabazi du 3.000 euroko diru saria

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Zubiaurre Igeriketa Klubeko zozketak badu irabazlea. 

Urko Arregi gure taldekideak eta haren etxekoek jaso dute herriko dendetan gastatzeko 3.000 euroko diru saria, 4.492 zenbakiari esker. Itziar Izagirre klubeko zuzendaritza batzordeko kideak eman die die txekea ama-semei.

Azken urteotan bezala, Rural Kutxarekin eta Herrixen merkatari elkartearekin elkarlanean antolatu dugu zozketa, eta San Andres egunean Once-ko zozketan egokitutako zenbaki sarituaren —azken lau zenbakiak— jabearentzat izan da saria.

Eskerrik asko zozketan parte hartu duten guztioi, Zubiaurre Igeriketa Klubari babesa emateagatik, eta, nola ez, ZORIONAK IRABAZLEARI!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide