Ekainaren 17an zabalduko da Zubiaurre Igeriketa Klubean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Datorren astelehenean, ekainak 17, zabalduko da Zubiaurre Igeriketa Klubean izena emateko epea. 2012. urtean jaiotakoentzat, eta 28ra arte egongo da zabalik.

Interesa duenak, Elkarguneko harreran eman behar du izena. Jakina denez, herriko igerilekuan toki arazo larriak ditugu, eta, iaz bezala, aurten ere izen-emate kopurua 40 lagunera mugatu behar izan dugu, jardueraren gutxieneko baldintza egokiak bermatze aldera.

Jarraitu irakurtzen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide