Bertara joateko autobusa 08:25ean hartuko dute Eroski txikiaren pareko geltokian. 09:15erako prest egon beharko dute igerilariek, Debako hondartzan, eta aurreikuspenen arabera, 09:40 inguruan batuko dira itsas-zeharkaldira.
Dagokien zatia egin ondoren, Deban bertan hamaiketakoa izango dute. Igandean amaituko da Marea Urdina trabesia Hondarribian, eta bide osoan zehar, Zubiaurreko kideak, boluntario gisa, lanean arituko dira.
Gozatu denok biharko eguna! Gu ere URDINAK gara! Aupa Zubiaurre!