Bi hitzordu izan zituzten atzo taldeko igerilari alebinek eta federatuek. Batetik, Azpeitian, Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia jokatu zuten alebinek. (Hemen, argazkiak) Zubiaurre Igeri Elkarteko 12 kide joan ziren bertara, eta hiruna igeri-froga egin behar izan zituzten, bi banaka eta bat taldeka (erreleboka). Gustura itzuli ziren etxera, denetariko emaitzak lortuta.