Lehia eta festa uztartuta, igerian gozatu dute 130 neska-mutilek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Zubiaurre Igeri Elkartea.

Zubiaurre igeri elkarteko kideek antolatuta, aurtengo San Andres Saria jokatu zuten joan den zapatuan, 'giro ezinobean'. Azkoitiko eta Azpeitiko ia 130 igerilari gaztek hartu zuten parte, lehia eta festa uztartuta. Azkoitiko eta Azpeitiko ia 130 igerilari gaztek hartu zuten parte, lehia eta festa uztartuta. 25 metroko eta 50 metroko igeri-frogak egin behar izan zituzten 8 eta 10 urte bitarteko igerilariek, eta guztiek jaso zuten saria; proba bakoitzean aurreneko hiru postutan sailkatu zirenei, gainera, kopa bana banatu zitzaien.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide