Lehia eta festa uztartuta, igerian gozatu dute 130 neska-mutilek

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre igeriketa elkartea

Giro ezinobean joan da aurtengo San Andres Saria. Azkoitiko eta Azpeitiko ia 130 igerilari gaztek hartu dute parte, lehia eta festa uztartuta. 25 metroko eta 50 metroko igeri-frogak egin behar izan dituzte 8 eta 10 urte bitarteko igerilariek, eta guztiek jaso dute saria; proba bakoitzean aurreneko hiru postutan sailkatu direnei, gainera, kopa bana banatu zaie.

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide