2017/18 sasoia amaitzen ari zaigun honetan, hurrengoetarako prestatze lanetan murgiltzen hasiak gara jadanik. Azken hilabeteetan zehar, gure proiektuan sinetsi eta proiektua bera babestuko duten bidelagunen bila ibili gara buru-belarri. Lan hori guztia bere fruituak ematen hasia da, eta gaurkoan lehenengoa aurkeztera gatoz.
Zubiarre Igeri Elkarteak Nho-Ainhoa Etxaniz estudioarekin lau urterako babesletza akordioa sinatu du. Akordio horren baitan, igeri elkarteko elastikoak Nho estudioaren logotipoa eramango du aurrealdean hurrengo lau sasoietan.