Euskal Herriko Txapelketan oso ongi aritu dira Zubiaurre Igeri Elkarteko alebinak

Alebinak Tolosan lehiatu zuten pasa den asteburuan. Txapelketa garrantzitsu honekin amaitu dute denboraldia. Oso gustura gaude izan dituzten emaitzekin. Denetarik izan dugu, baina gehienek denborak mantendu edota hobetu dituzte. Txapelketa horretara iristea zen denboraldi honetako helburua. Joanes Txurrukak 200m bizkarrean hirugarren postua lortu zuen, bere markarik onenarekin.

 

Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide