Bide horretan lehiaketa txiki bat antolatzea bururatu zaigu. Nahi duen orok parte hartu dezake eta nahi beste irudi bidal ditzake. Nahikoa izango da info@zubiaurreigerielkartea.eus helbidera helaraztea edo Elkarguneko harreran egongo den kutxan sartzea (atzean izena eta telefono zenbaki bat idatzi; abizenik ez da behar). Logoak bidaltzeko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 19ra izango da.
Irudi edo logo berriaren sortzaileak Milar Larramendik eskainitako opari zoragarri bat jasoko du. Hori gutxi balitz, parte hartzaile guztien artean Izpi Optikak eskainitako opari bat ere zozketatuko dugu.
Beraz, animo eta jarri martxan zure irudimena, sortu irudia eta helarazi iezaguzu.
25 urteak zuekin ospatzen hasi nahi dugu; parte hartu!