Ikasturte hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre masterrak

Izen-ematea zabalik du Zubiaurre master taldeak; izan ere, datorren astelehenean, irailak 14, hasiko du taldeak denboraldi berria.
Astean bi entrenamendu egiteko aukera izango dute taldera batzen direnek. Batetik, astelehenean eta asteazkenean, eta bestetik, asteartean eta ostegunean. Parte hartzaile bakoitzak hobekien datorkion taldean egin ahalko du entrenamendu saioa, 20:45etik 21:45era bitartean. Gainera, bi aukeretako baten egon arren, asteren batean beste txanda hobeto etortzen bada, ez da aldatzeko arazorik egongo.
Entrenamenduak entrenatzaile propioarekin egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek. Era berean, igeriketa maila desberdinak lantzeko aukera izango dute taldekideek, eta aurtengo ikasturtea erronka berezi batekin hasiko dugu. Horrez gain, igerileku osoa taldearentzat egongo da erabilgarri entrenamendu ordu horietan. 
Interesa duen edonork izango du aukera, irailean zehar, bertaratu eta proba egiteko, inolako konpromisorik gabe. Zubiaurre master taldeak dagoeneko irekita du izena emateko epea. 
Horretarako, zubiaurremasterrak@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo @zubiaurremasterrak instagram kontura mezu bat bidali beharko dute interesa duten herritarrek.

Animatu zain gaude!!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide