Bihar, larunbata, Tamara Kotevska eta Ljubomir Stefanov egileen Honeyland zine foruma ikusi ahal izango da Baztartxon, 19:00etan. Europako azken emakume erle-biltzaileari buruzko dokumentala da Honeyland. Hatidze Mazedoniako herri txiki bateko 50 urte inguruko emakume bat da. Erle koloniak hazten ditu harkaitz artean ezkutatzen dituen eskuz egindako otarretan. Babes eta laguntzarik gabe, gai da erleak mantsotzeko eta eztia jaso eta hiriburuan saltzeko. Guztia idilikoa da bat batean auzokide berriak kolonietatik gertu instalatzen diren arte, erleen eta bere bakeari enbarazu eginez.