Karnabal kontuekin hasi dugu urtea putzuan; izan ere, Zumalakarregi piztu den zurrumurruak ere iritsi dira gurera. Prolegomenoetan, aurkeztu berri den Udal artxiboko erdi aroko iturri dokumentala liburua nola egin zen kontatu digu Jaunek. Julene Urzelai azkoitiarrak ere izan du bere lekua gaurkoan. Azkenik, kostata, baina historia kronologikoari heldu diogu. 36ko gerra aurreko giro nahasia izan dugu mintzagai, gerra haren "zergatiak ulertzeko" asmotan. Kro-kro!