Afal aurreko azterketa

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk

Udazkeneko egun euritsu baten elkartu ginen arren, danbor hotsen gertutasunak eta zalto ondoren egindako afariak lagunduta, saio erakargarri bat sortu zuten Zakel Zaltuen betiko putzuan; esan genezake afal aurreko tertulia izan zela saioa.

Historia kronologikoari atseden eman eta Tximistak DBH4ko bere ikasleei jarri behar dien azterketaren aurrerapena egin zigun; danbor kontuek izan zuten saioan bere lekua, baita Irulegiko Eskua-k ere. Saioaren bigarren zatian, Azkoitiko Zalduntxoek izan zuten eraginaren inguruan jardun genuen, eta Tximistak Kaleko Urdangak musika taldearekin Europan zehar egin berri duen biraren berri eman zigun. Gustukoa izango duzuelakoan, kro-kro!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide