IRRATSAIOA

Aste Santu ondorengo txorohaizea

Erabiltzailearen aurpegia Zakel Zaltuk 2021ko api. 28a, 12:40

Zakel Zaltuek irratsaioaren 48. saioan euskara, miserikordiako andereñoa, XX. mende hasierako Azkoitia eta San Markos eguna izan dituzte hizpide.

Aste Santuko oporraldian bizitakoekin hasi dugu irratsaioa eta euskararen inguruan ere hainbat gogoeta egin ditugu. Hasteko, Jaunek Sor Margarita Urkijo miserikordiako andereñoak egindako lan garrantzitsua ekarri digu gurera.

Ondoren, XX. mende hasierako Azkoitian kokatu gara, eta gustura egin dugu garai hartako bizitza irudikatzen duen "koadroa". San Markos eguna bertan izanik, egun hau zergaitik eta nola ospatzen zen ere kontatu dugu. Gustura jardun dugu gaurkoan ere gure Potzoko txoko hontatik! Kro Kro!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide