Tximistak Aberri Eguneko ekitaldi bateratuan parte hartzeko Euskal Herriko kultura elitearekin batera egindako bideoaren aitzakian, Aberri Egunaren inguruan hasi gara hizketan.
Ondoren, Poesiaren Egunaren aitzakian, Bizenta Mogel ere hizpide izan dugu, eta Juanbak, besteak beste, On Anastasio Albizuren poesia batzuk irakurri dizkigu. Herriko txokoek, dendek, tabernek eta "usainek" ere nostalgia puntua ekarri dute saiora. Gure errelato historiko mastikatua XX. menderaren hasieran kokatzera heldu gara.
Zakelok putzu giroaz disfrutatu dugu. Zuek ere horrela egingo duzuelakoan, kro-kro!